XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) 1. konparadoreak konmutatu egingo du eta irteeran +VampsubCC; emango du, biegonkorrari Reset aginduz.

2. konparadoreak ordea, 1/3 VampsubCC; dauka bere sarrera ez-alderanztailean.

2 terminalean tentsio hori baino handiagoa badago, bere irteera 0 V-ekin egongo da.

- Biegonkorra: Dakigunez bi egoera egonkor ditu, batetik bestera inpultsu batez pasatzen delarik.

R sarreratik jasoriko inpultsu positiboaz Q = 0 V eta ( = VampsubCC;. S sarreratik jasotzen badu,. Q = VampsubCC; eta ( = 0 V

Erabiltzen duen irteera ( da.

- Alderanzgailua: Biegonkorreko irteeraren tentsio-maila alderanztu egiten du alde batetik, eta bestetik seinalea indartu (200 mA-rainoko korrontea).

- Reset: PNP transistorea da eta 4 terminala masari konektatzen badiougu, gailuaren funtzionamendua eragotzita geratzen da, irteerako tentsioa 0 V izaten delarik.

- Deskargarako transistorea: NPN transistore bipolarra da, bere basea biegonkorraren irteerara duelarik, etengailu itxiaren zeregina du ( = VampsubCC; denean, hau da, biegonkorraren irteera maila altuan dagoenean.

Bere kolektorea 7. terminalari konektatuta dago eta emisorea masari.

Deskargarakoa deitzen diogu, kanpoan 7. terminalari konektatuta egoten den kondentsadorea deskargatzeko erabiltzen delako.

- Kontrola: Terminal horretan daukagu 2/3 VCC-ko barneko tentsio-erreferentzia.

Kanpotik eskuragarri izateak, tentsio-erreferentzia hori aldatzeko aukera ematen du.

Zenbait aplikaziotan (modulazioan, alarma-doinu bereziak lortzeko, etab.) egiten da hori.

Normalean, kondentsadore elektrolitiko batez (10?F) bertako tentsio-maila egonkortu egiten da.

Kaptsulaketari dagokionez 8 terminaleko plastikozko DIP edo DIL motakoa du.


Masa
Desarra
Irteera
Reset
Kontrola
Ataria
Deskarga
+ VampsubCC;

8.7. irudia.